lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu libre – ken zazpi

Loading...

hil ostean birsorturik,
zilbor-hestea mozturik,
berriz munduratu nahi dut
baina zu barik.
maitasunez hil baino lehen,
utzi libre!
traizio lasai bat egingo dizut:
zeruan enarak ikusi ditut,
segitzeko deiak aditzen ditut.
noan libre!
ezinezko ametsek batu gintuzten
eta ikusi ditugu egi bihurtzen
elkarrekin.
besoak zabal-zabalik,
zazpi malko jausi zaizkit
erditze-ura bezala
begietatik.
lur agortu hauek utzirik,
airera abandonaturik,
libre!
traizio lasai bat egingo dizut:
zeruan enarak ikusi ditut,
segitzeko deiak aditzen ditut.
noan libre!
eta naizen bezala maite banauzu
ez zaizkidazu orain hegoak moztu;
berandu da.
hegoak zabal-zabalik.
heriotz-kanpaiak entzuten ditut,
adio kantu hau eskaintzen dizut.
hegan egin,
libre!
hegan egin,
libre!

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...