lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu 1937 – governors

Loading...

merkatu goiz
arrunt baten
ekhi pintzak igartzeko hegaldia

altxa zuten
burdinezko usoek

bombak zeruan
erruten zeuden

eztanda bat
olatu bat
metraila zatiak txistu jotzen
lore beltzak
hil ferekak
ezker eskuin banatzen

iheserako
aukera gabe

harrien arteko
segundu orenduek
mutu ziruditen
min oihu batek apurtzerako

bi haurren ama zen
uluz lau haizeei
harrien artean
esku txiki haiek non,
non bilatuko

odolez
zuloz jantzitako
gorputz eta hormen
mintzo mutuei adi hark zer esango

hiru hilotz
mila bihotz
su artean bihurturik izotz
halakoan
errepara
bi umeen gorpuei

hogei metrotara
botata zeuden

azken hatserako
so euren begiei
hitza eman zien
memorian ez zirela inoiz hilko

harrien arteko
segundu orenduek
erakutsi zuten
instant bat aski dela ezerezteko

malkoek
itoriko hitzen
amorru hautsia
hormako zuloetan
testigatzeko
testigatzeko

odolez,
zuloz jantzitako
gorputz eta hormen
oihartzun mutua
testigatzeko

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...