txuriko - artola, txomin lyrics
gu gazte giñadela txalupa guziak
zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenian
begi erne, abilla, etzan zaunkaria
iges zihoan arraia harrapatzailea.
seme esango dizut nola gertatzen zan
punittutako arraia, suelto batzuetan
legatzak ospa, iges, txakurra jauzten zan
‘ta bet-betan arraia hartzen zun hortzetan.
lana horren saria ‘txakurraren partia’
deitzen genion guziok, ongi merezia
maitea-maitea zan txakur ehiztaria
txalupa betetzen zun anima gabeak.
unea etorri da zuri kontatzeko
zer nolako txakurra zen gure txuriko
auhin izugarriak etzun izutuko
arraia utzi baino, lehenago ittoko.
goiz itsusi batian enaiz ez ahaztuko
bere lana beteaz jauzi zan txuriko
baga haundi artean, ehiza ez utziko
legatz haundi batekin itto zan betiko.
¡¡aupa hondarribia!!
Random Song Lyrics :
- aquafina - young chop lyrics
- gucci lips - ronny j lyrics
- dnd (do not disturb) - sikander kahlon lyrics
- promessas - akira presidente lyrics
- a little less understanding - sonata arctica lyrics
- let's get it - og maco lyrics
- been thuggin - og maco lyrics
- judas - supa bwe lyrics
- road runner - og maco lyrics
- pa' lante - alex sensation lyrics