
gure lekukotasuna - errobi lyrics
zuen aurrean, jaun-andereak
ibiltzen gara askotan…
bozkarioa ezarri nahiz
denen gogo-bihotzetan!
baina giroa, ez dago naski
alaitzeko denboretan …
oraindik ere gure herria
ari baita negarretan!
ari baita negarretan!
ez dugu segur gauza haundirik
herriari eskaintzeko…
bakar-bakarrik zenbait olerki
hemen zuei kantatzeko
guk ere zinez, gure herria
asko maite dugulako
eta kantuaz, gure moldean
nolazbait zerbitzatzeko…
nolazbait zerbitzatzeko…
badakigu bai, kantuaz beste
nahi duela herriak…
bainan ez dira denontzat berdin
iraultzaren iturriak
bakoitzak beraz, bere sailean
ezar ditzala harriak…
elkarren lanak, ongi uztartuz
altxatzen dira etxeak!
etxe batean, nork ez du maite
beti kantuz ari dena?
baina kantua, ez da ez aski
egin behar ere lana!
gaurko kantu hau izan dadila
gure lekukotasuna…
burruka gaiten irabazteko
euskadin askatasuna!
burruka gaiten irabazteko
euskadin askatasuna!
euskadin askatasuna!
euskadin askatasuna!
euskadin askatasuna!
Random Song Lyrics :
- la giostra - godot. lyrics
- to' tu size - drefquila lyrics
- breath of love - neotyró x lyrics
- twilight - astral black lyrics
- crash out - fluhkunxhkos lyrics
- someday at christmas - hadestown original broadway cast lyrics
- hoe - rhyan besco lyrics
- twisted up - ali barter lyrics
- breaking down (live from detroit / 2019) - i prevail lyrics
- misplaced - the paramedic lyrics