
gelditu zaite - gatibu lyrics
bizitzaren harixekaz lotu dozuz
zabaldu ziren zauri handi eta txikixek
apurke*apurke zarratzen joan dire
puntuz*puntu josi zenduzen guztixek
hari askogaz lotutako arimie
mile zatigaz egindako trajie, dekozu…
bizitzaren zaurixek egin zaitue zarena
eta goiz parte honetan tuterako banku baten jarritte
zeru zati bet lau teilatu artien nau ikusten
zoragarrixe ordu honetan egunsentixe
hain bizixek koloriek eta hain ilunak zure begixek
nire parte bat egin zara eta xuxurlatzen
ahots batek nire burueri esaten deutso:
gelditu zaitez erriberan
eguzkixek jotakoa zeru argi, gau gorrixen jabe
mendixek urrun gelditzen jatsuz urrun kresala
gaueko haixien gogorra zure bizixe
ez da besterik gelditzen harrizko kalietan gerra zaharren usaine
basamortuko haixiek isildutako ahotsak dakartz
ehortzitako arimek sustrai berrietan diraute
kimu gaztiek laster ikusiko dozuz loratzen
ibai ertzean ortzadarra lainoen artien
hain bizixek koloriek eta hain ilunak zure begixek
nire parte bat egin zara eta xuxurlatzen
ahots batek nire burueri esaten deutso:
gelditu zaitez erriberan
Random Song Lyrics :
- we're taking back the night - niic lyrics
- muške priče - dj shone lyrics
- brand-new weekend - speed lyrics
- the healing song - dominique fils-aimé lyrics
- korol' nochi - sigil service center lyrics
- im gefrierraum - spongebob schwammkopf lyrics
- shut up - insolent myth lyrics
- модели (models) - плага (pluga) lyrics
- bildiğin gibi değil - mela bedel lyrics
- vlog - ambaras lyrics