
poema nekatu bat - huntza lyrics
garaiz izateko berandu den
berandu izateko garaiz
iraganari etorkizunak
odola gorritzen dio maiz
zuria beltzez zirriborratu
(e)ta isiluneak esanahiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
izarak izar, mamuak amu
fedea ez denean fede
zurekin joan nahi dut inora
ez zoazenean ere
ilargiari gaua lapurtu
preso hartu eguzkia
zugatik ez dut ezer egin nahi
baina zurekin guztia
zuria beltzez zirriborratu
(e)ta isiluneak esanahiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
garaiz izateko berandu den
berandu izateko garaiz
gure zain dagoen iraganak
odola gorritzen du maiz
garaiz izateko berandu den
berandu izateko garaiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz
Random Song Lyrics :
- the house on hyde street - telethon lyrics
- too fast - gvrxt lyrics
- playlist - e.viewz lyrics
- drljam - guh saiyan lyrics
- i don't feel like me - talulah ruby lyrics
- run - juice wrld lyrics
- harvester of sorrow (live) - metallica lyrics
- go to sleep - juan tavano lyrics
- facile... no - pupo lyrics
- baby don't stop (french version) - nct u lyrics