
zure ezpainen itsasoan - izaro lyrics
ura ez da gardena, beteta dago
kresala ez da gazia, ez da itsasten
kalatxoririk ez da, kalak bakarrik
zure ezpainen itsasoan
zure ezpainen itsasoan kulunkan dantzan
lo hartuko nuke zure eskuen balantzan
ta zure paparrean, bihotza entzutean
taupada bakoitzean moteltzen dituzu segundoak
denbora ez da gelditzen, hala ere, baina ez zait axola
ez diot ta beldurrik zure alboan zahartzeari
ura ez da gardena, beteta dago
kresala ez da gazia, ez da itsasten
kalatxoririk ez da, kalak bakarrik
zure ezpainen itsasoan
zure hortzen artean urtzen da nire harea
eta nire labarrak zure bizkarrean
zure besoak dira itsasontzien eztenak
ziztadaka zure gorputzetik galtzen diren azkenak
galdu eztenak
ura ez da gardena, beteta dago
kresala ez da gazia, ez da itsasten
ta izan nahi nuke irla txiki bat bertan
atseden hartzeko mundu honetaz
ez naute nekatzen mareek, ezta korronteek
ez du inoiz ulertuko galdu eztenak zure ezpainen itsasoan
zure ezpainen itsasoan
zure ezpainen itsasoan
zure ezpainen itsasoan
zure ezpainen itsasoan
Random Song Lyrics :
- round and round - fatal flowers lyrics
- hardcore - הארדקור - pele ozen - פלא אוזן lyrics
- twist the fate - sonic reunion lyrics
- head to the sky - jet 2 lyrics
- a zona leste chegou - tubaína lyrics
- black gold - samory i lyrics
- just another number - lil number 48 lyrics
- no feelings - woozyoffdat lyrics
- หัวใจทศกัณฐ์ [devil's heart] - tachaya lyrics
- bird dog - mina lyrics