
zuri begira - izaro lyrics
Loading...
nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin,
ez dut utziko hurbiltzea zuri ona eta argia besterik.
zenbat itsasotan zenbat ur ertzetan
nahiko lukete izan zulako porturik.
iparraldeko klima hotzetan
izan zulako berokirik.
erleak ere zuri begira dabiz
gozoa zara ta azukrerik barik.
nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin,
egingo dizut ohe bat eraiki nire azalaren azpitik.
zenbat lurretan nahiko lukete
zulako euririk, zulako euririk.
zenbat begiradek, nireak behintzat beti,
nahiko lukete izan zulako helmugarik.
txoriak ere zuri begira dabiz,
zure sorbaldetan kabiak egin nahirik.
nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin,
hartuko zaitut altzoan emeki,
nik zainduko zaitut, zuk hartu lo trankil.
Random Song Lyrics :
- change - masta wu lyrics
- who want it! - cartier hendrix lyrics
- alter - hidem lyrics
- border hopping kanye - gojira thump lyrics
- bricoleur - tinmar lyrics
- always on my mind - the trust fund kids lyrics
- viens - made blacklion lyrics
- the question, the answer - reimagined - as it is lyrics
- see-saw - sebadoh lyrics
- commie's for christ [live] - doug anthony allstars lyrics