
mailu honen zarata - j martina lyrics
esango digute ez garela inor
ez dela posible, eta egoteko hor
etsaiari hartuaz eskua jator
promesaren ostean miseria dator
lur zingiratsuak, garaiak ere bai
surik ez dago baina egurra nonahi
egunak joaten dira hurrengoaren zain
hau eman digute baina ez dugu nahi
entzuten al duzu
lehertzear da ta
hedatzen ari da
mailu honen zarata
eroriko dira, eroriko dira
zimendu zaharra usteltzen ari da
lehengo garaietako dorre garaienak
eroriko dira, eroriko dira
gaur esan nahi dizut zer abesten dudan
zer amesten dudan, bi munduren gudan
hautu bat egin dugu begiak helmugan
itzulerako zubi denak sutan
zer abesten dudan
zer amesten dudan
bi munduren gudan
begiak helmugan
esango digute ez garela inor
ez dela posible, eta egoteko hor
etsaiari hartuaz eskua jator
promesaren ostean miseria dator
entzuten al duzu kolpeka mailua
ezin da gelditu haren mugimendua
mailua gu gara, gugan da hautua
bakarrik ezin dut, heldu nire eskua
eroriko dira, eroriko dira
zimendu zaharra usteltzen ari da
lehengo garaietako dorre garaienak
eroriko dira, eroriko dira
gaur esan nahi dizut zer abesten dudan
zer amesten dudan, bi munduren gudan
hautu bat egin dugu begiak helmugan
itzulerako zubi denak sutan
Random Song Lyrics :
- no lie (slowed+verbed) - rosie mcclelland lyrics
- ana mabsota - أنا مبسوطة - zeezee adel - زيزي عادل lyrics
- cowboy - carter vail lyrics
- ikaw hesus ang sentro - himayuri ph lyrics
- au revoir - davy one lyrics
- the journey to los newman - coconut wolf lyrics
- blackjack county chain - indoor garden party lyrics
- mlada si - ada grahović lyrics
- baby - champ (prt) lyrics
- didn't know - enxli lyrics