
maitemina - liher lyrics
Loading...
elkar maita ezazue minez
maiteminak hala dioenez.
jos ezazu bihotza arantzez,
maiteaz harro egoteko xedez.
neurtzen baduzu bestearen
amodioa doluaren bidez,
zentzurik al du sent-tzeak plazerra ez den ezer?
elkar maita ezazue minez
maiteminak hala dioenez.
utz ezazu bizia iraungitzen
maiteaz ez banantzearren.
konturatzerako bazaude
saretik atera ezinez,
zentzurik al du sent-tzeak plazerra ez den ezer?
elkar maitatu zuten minez
maiteminak hala zioenez,
eta ikustean neskak esnatzean
mutilaren bisaia zuritzen
labana hartu eta esan zuen,
sabelean iltzatu aurrez:
“zentzurik al du bizitzeak, bera ez bada hemen?”
Random Song Lyrics :
- flying blind (killbot war paint mashup mix) - cosmic gate lyrics
- faded - lil marley & jet lyrics
- i'n'i soldier - dub inc lyrics
- alone - beharie lyrics
- alles was ich will (nur die regierung stürzen) - die goldenen zitronen lyrics
- war crimes (the crime remains the same) - edit - the specials lyrics
- rise and grind (remix) - donny bravo lyrics
- piff & orangemen - guy harrison lyrics
- the next lane - young legend lyrics
- der blick in deinen augen - kerstin ott lyrics