
lore ta laban - nakar - נקר lyrics
[verse]
bakarrik dijoa, inork ez du entzuten
zerbait esan nahi du, ez dakiela isiltzen
gaur ez dago ondo, atzoko egun bera
bihar berdina den, atzoko egun bera
[verse]
beti garai zaharrak direla garai onenak
konfunditzen dituela dio, konfunditzen ditugula
atzera egin nahi, baina zer aldatzeko?
total, inork ez duela barkatuko
total, egindako mina ez dela joango
[pre*chorus]
kalean zen euria, orain bera da euritan dena
bilatzen eguzkia, denok gabiltzala horrela
osatzearen bila, berriz abestuko du gurekin
tatxersen kantu horretan bezala
[chorus]
hartu eta eman, lore eta laban
batzuetan lore, best**tan laban, hartu eta eman
etxe alboan zai, lagun eta etsai
batzuetan barre, best**tan negar, lore eta laban
[verse]
kanpotik itxi du taberna
eta puskatu bertako kristalak
orain entzungo duzue
esateko daukadana:
[verse]
orain badakit nor naizen
azkenean badakit nor naizen
azkenean badakigu nor den!
[pre*chorus]
kalean zen euria, orain bera da euritan dena
bilatzen eguzkia, denok gabiltzala horrela
osatzearen bila, berriz abestuko du gurekin
tatxersen kantu horretan bezala
[chorus]
hartu eta eman, lore eta laban
batzuetan lore, best**tan laban, hartu eta eman
etxe alboan zai, lagun eta etsai
batzuetan barre, best**tan negar, lore eta laban
Random Song Lyrics :
- simple love - m.anifest lyrics
- bella - grupo ternura lyrics
- with you by my side - david haas lyrics
- piya more - zubeen garg lyrics
- be enthroned (live version) - jeremy riddle lyrics
- сон - l'one feat. monatik lyrics
- te laisser seule - benione lyrics
- heavy entertainment show - robbie williams lyrics
- colored nights - gofran lyrics
- rope swing over rogue valley - rogue valley lyrics