
denboraren iluntasuna - numen lyrics
Loading...
garailearen lumak
odolez idatzi duelako historia,
denboraren iluntasunak
galdu du gure irudia.
herri basatia omen ginen,
ulerkaitza zitzaien siniskera
mendi eta basoetatik
jaso genuelako.
ezjakinak;
lurraren hizkuntza
naturak irakatsi zigulako.
herejeak:
beldurraren fedeak
eta bere jainkoak
gure nortasuna asetzen ez zutelako.
deabruaren lagun;
hilbeteko gauetan
zelai eta haitzuloetan
jaiak ospatzen genituelako.
ilunak garaiak,
ilunago ordea, odolaren tintan
luma gidatu zituen gogoa.
denboraren iluntasunak
ezin argirik aurkitu,
argiak ere itzalak baditu.
Random Song Lyrics :