
gau hotz isilaren magalean - numen lyrics
lurrak irentsi ditu
eguneko azken izpiak,
gaueko belaino hotz tristeak.
gauaren usainean numen, lami eta jentilek
agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak.
badoaz mendira herritik
andre, neska eta mutilak,
iluntasunaren argitan
izar euriz algarak.
beraien jainko natura
lehenetan lehena
suaren inguruan
egi bihurtu dena.
arbasoen hitzak entzunez iraun,
lainoen azpitik eginez arraun,
zakilak tente aluak ur,
beldurrak askatasun gose bihur,
aske izanez jainkoei agur,
zuen jainkoak hil behar du gaur.
belladona, mandragora, muskaria
arima bakarti ibiltaria,
hasi da lizunkeria.
akerbeltzaren begiradapean
atera dute eltzea
estramonioaren taupadak
gaitu eraman burujabetasun ertzera,
natura askatasuna,
edanez, igurtziz, maitatuz,
kristautasunaren heriotzera.
Random Song Lyrics :
- shinigami - ckk lyrics
- love lifted me - candy hemphill christmas lyrics
- light em up - sxteen lyrics
- sigyn (live) - the mechanisms lyrics
- cin cin (feat. ara.ma.cao) - mek lyrics
- leiser (aus „sing meinen song, vol. 7“) - ilse delange lyrics
- confessions - z0mbe717 lyrics
- i thwack you - wesley willis lyrics
- perfeksion - stine lyrics
- una movie - kazz flow lyrics