
gaztelugatxe - oskorri lyrics
Loading...
seirehun urte inguru
kosta aldean zen gertatu
itsasgizon zahar batek
behintzat hala zidan kontatu
enbat itzelak gaztelugatxen
untzi eder bat zuen hondatzen
euskaldunontzat barruan
altxor haundiak ei zekartzan
igaz udako goiz batez
eguzkiaren lehen printzez
jo nuen itsas barrena
bihotza dardara eginez
murgildu nintzen ur gardenetan
arakatu ongi hare-haitzetan
han zegoen tinkaturik
goroldioak estalirik
indar guztioz bultzatzen
altxor kutxa zabaldu nuen
atzera egin ninduen
uhin haundia altxatu zen
inor ez zapaltzeko gogoa
zapalduak ez izatekoa
hau da gure urguilua
altxor guztien iturria
eta hau hola ez bazan
sar nazatela kalabazan
ipui txit barregarriak
kontatu nizkizuen plazan
Random Song Lyrics :
- unglued - steve adamyk band lyrics
- summer party - igorkqpolly lyrics
- miss me - 15dl lyrics
- ain't no more cane (take 2) - bob dylan & the band lyrics
- грена (grena) - deep-ex-sense lyrics
- rock paper scissors - renireni lyrics
- uvahalomi - ובחלומי - noam tsuriely - נועם צוריאלי lyrics
- lost cause like me - jon wolfe lyrics
- nobody - elo [be] lyrics
- feel the love (intro) - nico bryant lyrics