
lepoan hartu ta segi aurrera - pantxoa eta peio lyrics
paroles de la chanson lepoan hartu ta segi aurrera :
la-la-ra
la-la-ra la-la la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera!
lepoan hartu ta segi aurrera!
gazte bat lurrean aurkitu dugu
lore gorriz beterik kolkoa…
burdiñen artetik igesi dator
euskal gazteriaren oihua!
mutilak, eskuak elgar gurutza!
ekin ta bultza denak batera!
bidean anaia erortzen bazaik
lepoan hartu ta segi aurrera!
la-la-ra
la-la-ra la-la la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera!
lepoan hartu ta segi aurrera!(x2)
ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik
nor geran, zer geran aitortzeko!
ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak
kataiaz loturik ibiltzeko!
gizonak bagera, jo zagun aurrera
gure herriaren jabe egin arte!
askatasunaren hegal azpian
kabia egiten ohituak gare!
ibiltzen aspaldi ikasia dugu
otsoak eskutik hartu gabe
la-la-ra
la-la-ra la-la la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera!
lepoan hartu ta segi aurrera!(x2)
arrotzek ezpataz hil nahi ba naute
izituko gaituztelakoan
zut-tu ta euskeraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean!
mutilak, ez gero nigarrik egin
erortzen banaiz gau ilunean
izar berri bat piztutzera noa
euskal herriko zeru gainean…
euskal herriko zeru gainean…
euskal herriko zeru gainean…
la-la-ra
la-la-ra la-la la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera!
lepoan hartu ta segi aurrera!(x2)
Random Song Lyrics :
- fato consumado - edson gomes lyrics
- marienbad - julia holter lyrics
- duch versus lapiduch - richard müller lyrics
- somewhere else - forgotten youth lyrics
- シューゲイザー - lunkhead lyrics
- rio pro mar - cidade negra lyrics
- i sing the songs (i write the songs) - frank sinatra lyrics
- het regent meer dan vroeger - de kreuners lyrics
- long path - paradox melodies lyrics
- mar sin palabras - fernando delgadillo lyrics