
urratsak zubi - su ta gar lyrics
amaren bularretik jaso nituen
kontzientzirik gabe lehenengo hitzak
aitaren besoetara jauzi eginik
eman zizkidaten unibertsoak
amonaren eta aitonaren kontuetan
jakinduri xamur baten beroa
zetorkidan bideari ekiteko
behar nituen indarra eta arnasa
kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
eman hegoak euskerari
bihurtu ditzagun urratsak zubi
iraganeko soinuak dira entzuten
hemen gauden gehienon ahotsеtan
gure bihotzak aske dira sentitzеn
maitatzeko era desberdin hontan
badaukazu begiradan disdira bat
ez dudana aurkitzen beste hizkuntzetan
egin nauzun argia eta sua zara
maite zaitut esna eta ametsetan
kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
eman hegoak euskerari
bihurtu ditzagun urratsak zubi
kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
herri urratsen zuk eta nik
bihurtu ditzagun urratsak zubi
Random Song Lyrics :
- roses - flipp dinero lyrics
- nah nah nah nah nahhh - everybody hear's lyrics song lyrics
- 923 - brendan bennett lyrics
- wavy (prod. felly) - c-wing lyrics
- con me no - lortex lyrics
- better as friends - tyree lyrics
- cupid - lil vibe lyrics
- weight/wait - qmosdefq lyrics
- swurvin in bape - raz fresco lyrics
- lo que ves no soy yo - brina quoya lyrics