
begitara begira - vendetta lyrics
jaitxi zaitez palkutik momentutxo batez
ta hartu lekua ene lagunen artean.
begiraiguzu denoi zuzen begitara
azalpena ugar zor dizkiguzu ta.
esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
herri faltsu bat izan dugula maite.
geure arteko besarkada ta malkoak
lekuz kanpo sent-tzen dituzun horrek.
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu belarrira
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
neurea ta neure lagunen herria
zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen azkena zeu zarela.
beraz amestuko dut kalean topatu
ta honakoa oihukatuko dizudala
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
lurretik lorera, loretik bihotzera
legetatik urrun, malkotatik gertu
esaidak lagun, eskutik helduta begitara
herrian zutik jarraituko diagula
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Random Song Lyrics :
- numa carroça pro oeste - walt disney records lyrics
- water - pentatonix lyrics
- kol haanashim - כל האנשים - peled & ortega - פלד ואורטגה lyrics
- perfect - dnd lyrics
- shawn - esempiem lyrics
- holographik luv - woods, the mighty lyrics
- それでも僕は歌わなくちゃ (even so i gotta sing anyway - neru lyrics
- amigo oculto - ramiro mart lyrics
- cocoon - jose guapo lyrics
- sleep tight - lawrence mulrooney lyrics