
izan ginen aspaldian - xabi solano lyrics
Loading...
dendaz betetako
kaleak ziren gureak
ostatu kantoiak
eta harrizko sehaskak
merkaturaino
pozaren pozez hurbiltzen ginen
herri usainak
xarmaz betetzen gintuen
distiratsua zen
bizitzaren geografia
auzotik auzora
bizilagunen argia
haurrak kanpoan
denak irrifartsu jolasean
arima zeukan
herria dut bihotzean
umorearekin
begiratzen zen lehiotik
urruntasunik ez
lagunaren magaletik
txistu soinua
eta kantu baten melodia…
arnastokia,
hori zen gure herria
kafe bat hartzeko
solasaldi baterako
denbora geneukan
elkarrekin gozatzeko
urratsak dantzan
etorkizunaren fantasian
zoriontsuak
izan ginen aspaldian
Random Song Lyrics :
- fabricator - weeknight motion lyrics
- so this is how we lay now - chloe woodard lyrics
- lonely after 8 - kevmo lyrics
- cilantro's el perro - american dad lyrics
- dro9* - dropgang lyrics
- twice around - herbaliser lyrics
- phoenix - v6 du crime lyrics
- oulala - flora lyrics
- agua fresca - gocci bon lyrics
- like a rolling stone - sara k. lyrics