
zeinen ederra izango den (sinfonikoa) - zetak & fernando velázquez lyrics
[“zeinen ederra izango den (sinfonikoa)” abestiaren letra]
[errepika]
zeinen ederra izango den
eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
muxu bat larrunen
garagardo bat zerura eroritakoen omenez
[1. bertsoa]
herri txikietako festetan
esnatuko bagina bihar
dantzatuko genuke plazetan
sekula*santan ez bezala
eta kantu bakoitzean
utziko genuke eztarria
azkenengoa bailitzan
edota denetan lehenengoa
[aurrerrepika]
gu zorionekoak
gordetako ametsen kutxa irekiak
[errepika]
zeinen ederra izango den
eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
muxu bat larrunen
garagardo bat zerura eroritakoen omenez
[2. bertsoa]
ilobak amona ezagutzean
haritz bat jaioko da urbasan
urteekin ohartuko gara
betirako biziko zela
lagun minekin ilunabarra
eternala bihurtuko da
xuxurlatuko digu ilargiak
oraindik denok ez gaudela
[aurrerrepika]
gu zorionekoak
gordetako ametsen kutxa irekiak
[errepika]
zeinen ederra izango den
eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
muxu bat larrunen
garagardo bat zerura eroritakoen omenez
ze ederra izango den
eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
muxu bat larrunen
garagardo bat zerura eroritakoen omenez
Random Song Lyrics :
- the butterfly effect - novalocity lyrics
- vegas - nevoyh lyrics
- манекены (mannequins) - слава кпсс (slava kpss) lyrics
- terraformer - geotic lyrics
- sweet jane (live version 2) - the velvet underground lyrics
- encantos da natureza - cezar & paulinho lyrics
- dajem - philippe lyrics
- connect me - christopher norman lyrics
- gizli - atakan geniş lyrics
- the eye - aradia morrigan lyrics