xiberutikan mendebaldera - zetak lyrics
[“xiberutikan mendebaldera” abestiaren letra]
ko! rri! ka!
erensugeren itzala
santa*grazitikan
zarrakaztelura
eta errigoraren auzolan eredua
eskutik eskura
hori ere ba gara
sorgin baten azken kanta
itoizko kaletan
zer gara euskara bera ez bagara
maixux eta erramunen herrian
maitasun eskutitz baten bide luzea
xiberutikan mendebaldera
junkeraren fandango berri bat bezala
bidaia berri baten bila
ko! rri! ka!
arranoaren hegaldia lumadi berriaz
ko! rri! ka!
irrintzi zahar bat aho gaztetan
gailur berrietan
basurdearen aztarna gara
elorretatikan
agurainaldera
larruz eraikitako milaka etxola
dajlatik gazara
hor da gure gogoa
ezkerraldeko aek
saretuz lurra
artzai gazte bat kontu zaharretan
bariñako bidane baskaran
maitasun eskutitz baten bide luzea
xiberutikan mendebaldera
junkeraren fandango berri bat bezala
bidaia berri baten bila
ko! rri! ka!
arranoaren hegaldia lumadi berriaz
ko! rri! ka!
irrintzi zahar bat aho gaztetan
gailur berrietan
lauburu bat gâteau batean baino
euskara gara
ilargirik gabe mareak gora
nola bestela?
nola bestela?
maitasun eskutitz baten bide luzea
xiberutikan mendebaldera
junkeraren fandango berri bat bezala
bidaia berri baten bila
ko! rri! ka!
arranoaren hegaldia lumadi berriaz
ko! rri! ka!
irrintzi zahar bat aho gaztetan
Random Song Lyrics :
- n64 - chac lyrics
- self - hillmurder lyrics
- out of blue - ella windsor lyrics
- ignored - klout (rapper) lyrics
- ага (aha) - 11shiwa lyrics
- déjala llorar - magna (col) lyrics
- misfit - nickbin lyrics
- multiples blessures - fababy lyrics
- доктор дум (doctor bum) - loudlaugh lyrics
- gg - diamondsonmydick lyrics