lirik lagu gaua eta ni – benito lertxundi
zu bezelakoa naiz, oi gaua;
iluna eta biluzia. ene ametsen garretan
dagoen bidean barna noa eta ene
oinak lurra ukitu orotan egundoko
aritza sortzen da
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
ondarrean egin atza neunzera
oraindik ere atza begiratzen bait duzu
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
ixilla eta sakona. eta ene bakardadearen
bihotzean ba da erditzen ari den
jainkosa bat, eta bertan zerua eta
infernua bat egiten dira
ez zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere oinazeak ikaratzen bait zaitu
eta osinaren dei*kantak izitzen
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
basa eta ikaragarria; ene belarriak
menperatu herrien garraxiz eta ahaztu
lurren asperenez beterik bait daude
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure ni ttipia laguntzat
daukazu eta ez duzu zure ni haundiaren
adiskide izatea lortzen
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
bihotz*gogorra eta beldurgarria;
ene bularra garretan dauden
itsasontziek argitua bait dago
eta ene ezpainak hildako gudarien odolez bustiak
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure bizki*arimaren
grinak dauzkatzu eta ez zara
bihunu zuhaurren lege bakarra
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
gatz eta piper ene itzalaren babesean
lo dagoen hura ardo birjinaz mozkortua
bait dago orain, eta jarraitzen didan
emak*meak bekatu egiten du alaiki
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
zure arima zazpi toleseko oihaletan inguratua
bait dago eta ez deramazu bihotza eskuetan
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
jasale eta grinatsua, ene bularrean
zimeldu musuzko hil*atorretan
ameka maitale hil bait daude obiratuak
lirik lagu lainnya :
- kumpulan lirik lagu 鈴木愛奈 aina suzuki › lirik lagu アイナンテ (ainante) – 鈴木愛奈 (aina suzuki)
- kumpulan lirik lagu akash thakur msva › lirik lagu hasrat – a desire – akash thakur msva
- kumpulan lirik lagu horst chmela › lirik lagu einer hat immer das bummerl – horst chmela
- kumpulan lirik lagu justice › lirik lagu waters of nazareth x audio, video, disco – justice
- kumpulan lirik lagu matias poro › lirik lagu worse enemy – matias poro
- kumpulan lirik lagu superp0s › lirik lagu dark matter – superp0s
- kumpulan lirik lagu evan knapp › lirik lagu time told me – evan knapp
- kumpulan lirik lagu dooky mane › lirik lagu double flusher – dooky mane
- kumpulan lirik lagu fokofpolisiekar › lirik lagu monoloog in stereo (live) – fokofpolisiekar
- kumpulan lirik lagu kowshik saha › lirik lagu trampoline – kowshik saha