lirik lagu itsasoari begira – benito lertxundi
itsasoari begira egindako gogoeta batzuk dira
hurrengo bertsoak:
zazpi mendeko gauean gaude
gure loreetan sasi
irrintzi, oihu, ele ta ulu
marmario ta garrasi
haize enbata, brisa galerna
gaur garbi, bihar nahasi
xake taularen zuri beltzean
arrats gozo, egun gazi
ai itsasorik ez bageneuka
zeri so negarrez hasi?
gure zuhaitza landatu dugu
amildegi muturrean
adarrak daude ertzetik haruntz
sustraiak, berriz, lurrean
bihotz-hesteak estu helduaz
esku baten ahurrean
bertso berriak jartzera noa
bere indar laburrean
nola malko bat isuritzen den
itsasoaren aurrean
nola haizeak, ur azalean
eguzkiaren irteeran
nola kaioak, zorabioak
itsas enbata bezperan
pentsatzen nago gu ere berdin
ibiltzen ez ote geran
susmoa daukat gure
patua itsasoa ez dan?
libre ta zabal dugu aurrean
baina ezin dugu edan
heldu herria sustraietatik
tira eta gora jaso
jarri kantauri aurrean eta
mantendu zutik hari so
ispilu hortan ikus gaitezen
herriz-herri, auzoz-auzo
zauriak gatzez itxi ditzagun
malkoak urez eraso
sano ta libre, irla txiki bat
salbatuko gara akaso
azken arnasa eman nahi nuke
eguna hiltzen ari da
azken arnasa eman nahi nuke
bertsoak entzuten dira
azken arnasa eman nahi nuke
kantari nator herrira
azken arnasa ematen dugu
eguzkitik eguzkira
azken arnasa eman nahi nuke
itsasoari begira
azken arnasa eman nahi nuke
eguna hiltzen ari da
azken arnasa eman nahi nuke
bertsoak entzuten dira
azken arnasa eman nahi nuke
kantari nator herrira
azken arnasa ematen dugu
eguzkitik eguzkira
azken arnasa eman nahi nuke
itsasoari begira
lirik lagu lainnya :
- kumpulan lirik lagu parlour bells › lirik lagu bachelor hours – parlour bells
- kumpulan lirik lagu sagopa kajmer › lirik lagu düşünmek için vaktin var – sagopa kajmer
- kumpulan lirik lagu emphatic › lirik lagu goodbye – emphatic
- kumpulan lirik lagu regina courtney › lirik lagu you favor me – regina courtney
- kumpulan lirik lagu execute jeaw › lirik lagu nur noch 1 level – execute & jeaw
- kumpulan lirik lagu itsywitty › lirik lagu welcome to my kingdom – @itsywitty
- kumpulan lirik lagu eskimo callboy › lirik lagu nightlife – eskimo callboy
- kumpulan lirik lagu short handed › lirik lagu man’s best friend – short handed
- kumpulan lirik lagu abdou dz › lirik lagu abdou dz – yemma [audio] – abdou dz
- kumpulan lirik lagu bc raff › lirik lagu eles falam – bc raff