lirik lagu itzaltzuko bardoa – benito lertxundi
ehunka uso
elkorretako inguruetan
itzaltzuko bardoaren
bila etsipenetan
gari ttanta
bana dute mokoetan
ezarri ahal izateko
gartxoten ezpainetan
elkorretaren gailurrean
irakatsi huen
nor bere lurrean
maizter izatea
zein garesti
ordaintzen den
lur minak eragindako zina
lur ikararen mugikortasunean ere
zein iraunkorra den
lur minak eragindako zina
lur ikararen mugikortasunean ere
zein iraunkorra den
atzaparka bat lurrez
hire seme maitearen
abots gardena itoaz
nola herri bakoitzak
bere defuntuak
lurperatu ohi dituen
baina hik gartxot
ez huen abraham baten
oh0r-rik eta mikelot
euskal epikaren
erresinola lurrari
eskeni behar izan
hioken opari
atzerriko latin
zaleen uztarpean
biraozko hizkuntza
basatiaz kantatzea
ez baizen zilegi
ez duk eremu hauetan
aingeru zerutarrik
otsaburu zakur anaikorra
ez besterik
nork lehunduko dik bada
hire nahigabea
gure lur gozoak ez ezik
arrano igarlea hor hago
zeharka begira
heriotzaren getari
hire hegalaren azpian
joan nahi nikek
hire xirularrutik
iheska irriztan
joandako eresien bile
gure adimena
hire oroitzapenez
sendotu dedin
ai frai martin
hire zitalkeriak
bardoa hilen dik
bainan haren
sumindura hilezkorra
ondotik izango duk
eta hire maitinak
deabruak kantatuko
dizkit
gaur mende
batzuen ondotik
kondairaren ohiartzuna
entzun nahirik
lur honi so
hire altabizkarko kantuaren
egarri nauk, gartxot
neere oharmenaren
ilunabarretan
noiz entzungo zai
elkorretako elurrak
urtzen direlarik
errekan behera datozte
garden bezain bihurri
lurraren negarra iduri
txori kantazale ederra
nun ote haiz kantatzen?
harrien negarra haizeak darama
zaraitzuko ibarretan barna
lirik lagu lainnya :
- kumpulan lirik lagu flamethrower › lirik lagu naneyo – flamethrower
- kumpulan lirik lagu pegasisflame › lirik lagu fw the vision – pegasisflame
- kumpulan lirik lagu ato mik › lirik lagu underdogs – ato-mik
- kumpulan lirik lagu porco › lirik lagu las alas que vuelan – porco
- kumpulan lirik lagu alkhach › lirik lagu top 10 suisaidov – alkhach
- kumpulan lirik lagu paris hilton › lirik lagu turn it up (peter rauhofer does paris edit) – paris hilton
- kumpulan lirik lagu sabelo blacc › lirik lagu early 2000s vibe – sabelo blacc
- kumpulan lirik lagu dxniel idk › lirik lagu suicidio en navid4d – dxniel idk
- kumpulan lirik lagu branx the king › lirik lagu pyroclastic flow – branx the king
- kumpulan lirik lagu marina matiss › lirik lagu memories – marina matiss