lirik lagu ni olentzero naiz – benito lertxundi
anai*arrebak
ni olentzero naiz
ni euskalerriko olentzero
atzoko eta biharko opariak dakartzkitzuena
traizioz hildako karlisten gibel freskoak
geldirik dauden burni oletako maillu eta auspoak
mehatzariak, ikazkinak, benakeroak, zurginak eta olagizonak
esku eta aurpegiak garbi
begiak malko
biraoka eta zikin
mendiari behera iheska kaietara
gari eta oihal bila doazenak
espainiako opari garestia dakartzuet
espaineratutako bizkai mehatzetako burnia
anai*arrebak aditzen?
orai hemen nago
etxeko sutondoan zerraldo
zomorroak ahoan, lerdea dariodala
hemen nago
orduñatikako bidez datozen hiltzailei begira
eta ikusten, ai!
nola ari diren gure kaiak lelo*kabiak bihurtzen
ikusten
orain txizpaz armatutako kaioen ega askea
hemen nago
leonard cohen bezala sentitu nahirik
trintxeretako gudariei jauna deramaioten apez euskaldun bat
izan nahian
a, ni plazerra naiz
ni basauntz bat naiz
jaizkibeletik itsasora jauzika doana
eta gauez beren burua hiltzen duten
euskal olerkariekin
eta haien gorputzak laztanduko dituzten
lupin eta legatzekin
laga, bakio eta ondarraitzeko ondartzetan
mintzatzen naiz
ni haur jaioberria naiz
aturri ibaian barna
ene arbasoen laztan eta fereken
billa dabillena
a, ni izanen naiz
ene alaben arto, maitale eta seme
eta euri denean
haiekin joanen naiz
bertsoak entzutera xenpelarrenera
irlandako emak*meok, euskalerriko emak*meok
gure abestiz beteko dugu geroa
belarrezko arparen itzalean eginen loa
eta zuen semeak bretoi izanen dira
bizkaiko eukalitoen antzera
eta inork
inork ez du honen berri izanen
debekatua bait dago gure amodioa
eta orain banoa
eta barka kantu triste hau
barka txoriekin besarkaturik
gure itsasoko ur sakonetan murgiltzen banaiz
agur, agur ene
agur, agur seme
agur itsaso, agur garazi
agur, agur anai*arrebak
agur ene
agur seme
agur anai*arrebak
agur ene
agur seme
agur ene guztiak
lirik lagu lainnya :
- kumpulan lirik lagu co shu nie › lirik lagu defection – cö shu nie
- kumpulan lirik lagu saywecanfly › lirik lagu candle – saywecanfly
- kumpulan lirik lagu mr krane › lirik lagu go! – mr. krane
- kumpulan lirik lagu hilary duff › lirik lagu brave heart – hilary duff
- kumpulan lirik lagu plan b › lirik lagu flesh & bone – plan b
- kumpulan lirik lagu jon jonsson › lirik lagu með þér – jón jónsson
- kumpulan lirik lagu leela james › lirik lagu it hurts me so much – leela james
- kumpulan lirik lagu xxxtentacion lil pump › lirik lagu arms around you* – xxxtentacion & lil pump
- kumpulan lirik lagu dagny › lirik lagu closer – dagny
- kumpulan lirik lagu wildelux › lirik lagu the dug out – wildelux