lirik lagu hasi eta bukatu – berri txarrak
ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira?
zein dira oihuka mintzo direnak?
norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan gertatuak
ikara; bortxaren bigarren izena
zein dira ditu gabe datozenak?
gogoan dut orain aspaldiko aholkua:
ez fida herraren mirabe denaz
norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
argaren zilar uretan
iluntzeetan
ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
agur ahizpak eta senitarteko guztiak
agur lagunak eta jolasten ginen tokia
adio ene larraga maitea
norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
erriberako izarretan
nafarroan…
lirik lagu lainnya :
- kumpulan lirik lagu harvey deux › lirik lagu say it – harvey deux
- kumpulan lirik lagu wenche myhre › lirik lagu jeg og du og vi to og mange fler – wenche myhre
- kumpulan lirik lagu ihsahn › lirik lagu my heart is of the north – ihsahn
- kumpulan lirik lagu kid kern › lirik lagu whole time – kid kern
- kumpulan lirik lagu scorpions › lirik lagu born to touch your feelings – studio edit – scorpions
- kumpulan lirik lagu hvnoon › lirik lagu wilk – hv/noon
- kumpulan lirik lagu mz › lirik lagu eve – mz
- kumpulan lirik lagu azure the paradox › lirik lagu freak (interlude) – azure the paradox
- kumpulan lirik lagu kent harley ones › lirik lagu living my fantasy – kent harley ones
- kumpulan lirik lagu prufrock shadowrunner › lirik lagu off my illiak – prufrock shadowrunner