lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu hegan egin dezaket – betagarri

Loading...

eguna amaitu ez dadila
gau beltza dator nire bila
eta ez dut nahi goizeko argiak
erakustea nire malkoen mina

zu zinen nire gauen zerua
zurea nire irribarrea
gaur jada izarra itzali da
noizbait piztua izan bada

isiltasuna denean nire zoriona
infernua ez da txarra eta zerua ona
jo nazakezu akabatu arte
jo nazakezu baina ez zaitut maite

libre naiz
nahi dudana egiteko
libre naiz
ez dut zure beharrik
libre naiz
ez naiz isilduko
libre naiz
hegan egin dezaket

non dira gure begiradak
zein gure amodiozko kanta
nola zen orduan gauero
muxuka esaten zenidana

isiltasuna denean nire zoriona
infernua ez da txarra eta zerua ona
jo nazakezu akabatu arte
jo nazakezu baina ez zaitut maite

libre naiz
nahi dudana egiteko
libre naiz
ez dut zure beharrik
libre naiz
ez naiz isilduko
libre naiz

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...