lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu zure begi horiek – bulego

Loading...

gelditu dezagun guztia segundo erdi batez
zarata honen erdian
ez da ezer entzuten
zenbat inertzia
zenbat sasi*iraultzaile
nik bihotzetik
abesten asmatzea bakarrik nahi dut
ortzi*mugak begietan orruako gau batean
gure drama guztiak
ez ziren horrenbeste
abiadura bizian goaz unerik une
nire kantu guztiak
zure neurrira sorturik daude

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ekaitzik bortitzena etorrita ere
esperantza eta babesgune
gehiegi pentsatzen dugu zer pentsatuko duten
lehen aldi gehienak
aspaldi joan ziren arren
berriz entzun nahi ditut, betiko kantu haiek
izarrei begira orduek hegan alde egin arte

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ekaitzik bortitzena etorrita ere
esperantza eta babesgune
noiz hasi ginen
bihotzak dioenari uko egiten
malkoen edertasuna barrurako gordetzen

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ekaitzik bortitzena etorrita ere
esperantza eta babesgune

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...