lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu ez dut gauza handirik behar – en tol sarmiento

Loading...

begiak itxi ditut berriro
eskuak lotuz buru atzean
aireratzen hasi naiz astiro

nahi gabeko irri bat jarraian
berriro iristen denean
nirekin egoteko garaia

ez dut gauza handirik behar, ez bidaiarik urrutira
belarra esku artean, haizea laztantzen aurpegia
gertu dago paradisua ikusten dakigunontzat
hauxe da lasaitasunaren zoriontasuna, zoriontasuna

goizeko hamaikak izara artean
jarraitzen dugu jolasean
bi korapilo zure ilean

lepo atzean zure arnasa
baretzen nauen haizea da
denborak ere ez du nahi pasa

hеmen dut nire babeslеkua
zerua ukitzen dudan gailurra
mila arrazoi eta mezu bat
bizitza ospatzeko
hemen da gure babeslekua
gure etxea eta beheko sua
gauza ederrenak gure eskura
sentitzean

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...