lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu negu hurbilak – herenegun

Loading...

ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan

antiguoko kaletan barrena
argia bilatzen bihurtu zuten poeta
eta bere hitzek eginen dute gainezka
erantzun gabeko galderak sortzen

amettez bete zuen maleta
aske izateko maite zituen lurretan
ta nahi izan arren ahaztu herri harren lemak
bere bihotzak ez zion uzten

isilean aurrera jarraiturik
itzalak dabiltza jarraika nere atzetik
bapatean ezustean aurkitu naiz geldirik
non dago muga?

eta ni pentsatzen ez esaten borrokatzen
non nagoen nora diren beldurrak joaten
elurraren hotzarekin bidean aurrera egin
gertu negua… boom

soloak

saiatzen naiz baina ez dakit juten
helmugan pentsatzen bidean galdu ote
zuzen jarraitzea al da jarraitzea oker

ta bidea aukeratu baino lehen
nora joan jakitea ondo legoke
inoiz jakin al dut nora heldu nahi deten

ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan

gu ere zerbait bagera eta
saia gaitezen hemendik bertan
sasi zikiñak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...