lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu stop kaleratzeak – kartzarot

Loading...

ametsik gaiztoenetan, beti agertzen ziren
baso ilunenetan, otsoak nire atzean

han daude!! borra eskuan daramatela
han daude!! ezkutu atzean ezkutaturik
malkoak!! ikusi ez balituzte legez
herria ez balute entzungo, berdin

batzorde judizialaren itxura hartuta
azkenik otso haiek heldu ziren gugana

han daude!! kaleratze aginduarekin
han daude!! gu kalean uzteko prest
malkoak!! ikusi ez balituzte legez
herria ez balute entzungo, berdin

eta ni balkoitik zintzilika
mirari bat itxaroten
etxekoak kale gorrian
eta negua dago heltzen

han daude!! borra eskuan daramatela
han daude!! gu kalean uzteko prest
han daude!! kaleratze aginduarekin
han daude!! gu kalean uzteko prest

eta ni balkoitik zintzilika
mirari bat itxaroten
etxekoak kale gorrian
eta negua dago heltzen

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...