lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu nire lurrari – ken zazpi

Loading...

ur tanta bat bezala
eguzkipean
heltzear lehortzen naiz
nire bidean

euri izan nahiko nuke
zugan ibai bihurtuz
gauerdietan
zure haran ezkutuak laztanduz

euria izan nahi dut
lur zapalduetan suak itzaliz
euria izan nahi dut baina…
ur tanta bat naiz

maiz babesten naizena
laino artean
argi izpietatik
anparatzean

euri izan nahiko nuke zure
itsasoraino helduz
guda zauriak
zure gorputza bustiaz sendatuz

euria izan nahi dut
lur zapalduetan suak itzaliz
euria izan nahi dut baina…

ilargipean begiratzen zaitut gauetan
ipar haizea zuregana helduz
amestuz, amestuz

ur tanta txiki bat naiz
eta zugan ibai bihurtuz
itsasora heldu nahi dut
zure lur zat-tuetan
su guztiak itzaliz
zurekin askatu nahi dut

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...