lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu saiatzen naiz – merina gris

Loading...

espaloian etzanda
jendez inguratuta
dramaren erregeak
hizki larriz bizitza
dena ondo doala
ospatzeko beldurra
nere itxarongelan
ametsak hankaz gora

esan zenidan, esan zenidan
ez dela posible horrela bizitzea
esan zenidan, esan zenidan
ez dela komeni gehiegi pentsatzea
eta begira eta begira
egunak ihesi doaz
neri begira, esan zenidan
jasanezina nintzela

ez naute ikusiko zurekin dantzan
eskua lеpoan dudan bitartean
hortzak estututa begi nеkatuak
ez dut ikasiko

ez naute ikusiko zurekin dantzan
eskua lepoan dudan bitartean
sekula ez aspertzeaz aspertuta
ez dut ikasiko
saiatzen naiz, ez dirudien arren
saiatzen naiz, ez dirudien arren

arazoa ni nintzen
arazoa nik neukan
baina ez dut aukeratzen
zer sentituko dudan

esan zenidan, esan zenidan
ez dela posible horrela bizitzea
esan zenidan esan zenidan
beldurra zela nire beldur handiena
eta begira eta begira
egunak ihesi doaz
neri begira, esan zenidan
horrela maite nauzula

ez naute ikusiko zurekin dantzan
eskua lepoan dudan bitartean
hortzak estututa begi nekatuak
ez dut ikasiko

ez naute ikusiko zurekin dantzan
eskua lepoan dudan bitartean
sekula ez aspertzeaz aspertuta
ez dut ikasiko
saiatzen naiz, ez dirudien arren
saiatzen naiz, ez dirudien arren, saiatzen naiz

esan zenidan, esan zenidan
eta begira esan zenidan, esan zenidan
esan zenidan, esan zenidan
neri begira, esan zenidan
saiatzen naiz

batzutan ikusten naiz hau dena aldatzeko gai, ez da ez dudala nahi
benetan egon lasai, gehiegi kejatzen naiz, gehiegi kejatzen naiz!

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...