lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu betileekin – olatz salvador

Loading...

[letra de “betileekin”]

[verso 1]
betileekin bihurri
kilima bila hasi
eta kontraesanak aurkitu
elkarren kontra etzanak
bi gorputz zauritu
borrokan, orroka ezin gelditu

[verso 2]
zure goiko ezpainak
nire beheko ezpain
zure barrura egin dudanean labain
zure goiko ezpainak
nire beheko ezpain
kanporanzko bidea, sasitu zait orain
[verso 3]
bertigoekin dardarti
promesetan nahasi
hondarrezko harreman, poliki
zenbat hartu, zenbat eman
jaustean nola jaiki
zalantzaz, arantzaz ezin eraiki

[verso 4]
irribarre egiten
ahaztuta bi ezpain
bihurtu zaizkidanez orbain, kalte*ordain
irribarre egiten
ahaztuta bi ezpain
nire barrua sasiz beteta dut orain

[verso 5]
beti nirekin bakarrik
ametsak desikasi
norbera askegune inori
zor diozuna hutsune
osorik indartsu
ezin erori
ezin, indar zu

[verso 6]
josita dauden haiek
ez direnez ezpain
gozatzeko ardura
hartu dut nire gain
josita dauden haiek
ez direnez ezpain
bidezidor berritan
galduko naiz orain
galduko naiz orain

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...