lirik lagu eskuekin – olatz salvador
[letra de “eskuekin”]
[verso 1]
eskuekin maitatzen dute elkar
haragiaz eta gose den sabelaz
ez daukate nola eman bestela
ilunpetan, dena aurka dutela
fakturen presioak larri
ezin apaingarririk jarri
arropak ta nahiak zaurgarri
bis a bis bakotzean
baina badakite elkarri
lorategiak nola ekarri
nola piztu zenbait egarri
eguna lehertzean
egunen ertzean
[estribillo]
eskuekin hodeiertzak ukitu
eta gogoen erritmora mugitu
zure mihia ez da oraindik akitu
eta baditu zenbait dantza infinitu
[verso 2]
sabelean piztu den harra
eta sabaia diren izarrak
kilimak eta bolero zaharrak
biluzik gaudenean
unibertsoa, zure bizkarra
maitasuna eta bere garra
babeserako arma bakarra
gure aterpean
intentsitatez blaituko da dena
bizitutako atmosfera ederrena
ez dakite izango den azkena
badaezpada eman zure onena
lirik lagu lainnya :
- kumpulan lirik lagu jimi hendrix › lirik lagu mercy, mercy – anthology version – jimi hendrix
- kumpulan lirik lagu bayefou › lirik lagu culture episode 3 – bayefou
- kumpulan lirik lagu young testicle › lirik lagu up syndrome – young testicle
- kumpulan lirik lagu monatik › lirik lagu ты… (you…) – monatik
- kumpulan lirik lagu the alfee › lirik lagu blue age revolution – the alfee
- kumpulan lirik lagu pw collective › lirik lagu always remains – p&w collective
- kumpulan lirik lagu pohgoh › lirik lagu worst case scenario – pohgoh
- kumpulan lirik lagu enxy › lirik lagu i just hit another lick, im fucked! – enxy
- kumpulan lirik lagu aybe lexington › lirik lagu everyday – aybe lexington
- kumpulan lirik lagu jimi hendrix › lirik lagu move over and let me dance – anthology version – jimi hendrix