lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu ostatuko neskatxaren koplak – oskorri

Loading...

isildu zaigu eguna
larre ondoan asuna
zure gomuta saminagoa
bihotz nereko kutuna

eperra garitzan kanta
ehizeko zakurra zaunka
teilatu gorriari dario
nigar eta odol tanta

belar gainean bildotsa
haizeak leun du hotsa
etsai-urratsen zarata hitsa
gorrotoaren ostotsa

oilarrak harro kalparra
zezena ez da koldarra
espaina aldean preso daukate
nire senargai zangarra

eder basoan haritza
pagoa lerden bort-tza
bazter hauetan zenbait jaunskilok
errez jan ohi du bere hitza

ibaia dator uholde
haizea uraren golde
euskal andra gizonen odola
ez da ixuriko debalde

sagarrak daude ustelak
mikaztu dira upelak
lehengo aldean orain gara gu
abertzale txit epelak

udako sasoiak uzta
larrean eder irusta
nire bularra zik laztan ezik
ximelduriko masusta

artoa zaigu zoritu
sagarrondoak gorritu
zu noiz itzuli itxaropena
ez zait gogotik akitu

euriak mardul dario
elurrak dirudi liho
nire bihotzak ez dezaizuke
sekula esan adio

usoak dira igaro
basoak dirau oparo
nire magal gozoa dukezu
zatozkenean abaro

zelaiak badu hesia
ereina dugu hazia
nire erraietan ernatuko da
askazi ezin-hezia

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...