lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu mundu berri baten mapa – skakeitan

Loading...

behe*lainozko egun batez atera ginen portutik
mastan mila koloredun bandera jarrita zutik
enbatek eta arrokek jarraitu arren gertutik
donostia abordatzen aritu gara ordutik
izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata
partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta
belak zabalduta eta auzolanari tiraka
bihotzean daramagu mundu berri baten mapa
izan gaitezen pirata!
belak, zabaldu ditugu
batu ditugu indarrak
lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak
ha*mar! batu ditugu indarrak
lor*tu! mundu berri baten mapa
zatoz zabaldu gaitezen itsaso berrietara
zatoz itsatsi ezazu zure bandera mastara
zatoz txalupa euskaldun, parekide honetara
hamar urteren ondoren gero eta gehiago gara
izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata
partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta
belak zabalduta eta auzolanari tiraka
bihotzean daramagu mundu berri baten mapa
izan gaitezen pirata!
belak, zabaldu ditugu
batu ditugu indarrak
lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak
belak, zabaldu ditugu
batu ditugu indarrak
lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak
ha*mar! batu ditzagun indarrak
lor*tu! mundu berri baten mapa

lirik lagu lainnya :

YANG LAGI NGE-TRENDS...

Loading...