lirik lagu bazkalosteko kafea – mikel urdangarin
esperantzarik gabeko zenbait
debekatuak dezente
mila galduak eta hainbeste
gau bakarreko aterpe
askok laugarren begiradatik
betirako dirudite
bazkalosteko kafeak bezain
usai goxoa daukate
nik zurekiko dudana ere
halakoa litzateke
nire bizitza laburra baina
zein dezberdina izan den
zu ezagutu aurretik eta
zuk musu eman ondoren
zure iparrak noraezaren
lekukoa hartu zuen
ta denboraren oneritziak
erakusten du ondoren
nire bihotza zure neurrira
nola egina dagoen
zurekin nahi dut maxian barna
karroa zoro eroan
baita erantzi nahi dizkizudan
prakak erostera joan
bertan zaudela sent-tu nahi dut
ohera sartzerakoan
lotsaren mugak lehertuarazi
ta gehiago delakoan
erloju hotsak esnatu eta
zu izatea alboan
momentu batez nire bertsoak
ametsetara bidaliz
zure usaiak atzeman ditut
zoriona jo dut begiz
hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz
lirik lagu lainnya :
- kumpulan lirik lagu rozzi › lirik lagu orange skies – rozzi
- kumpulan lirik lagu napoleon da legend › lirik lagu perfect cell – napoleon da legend
- kumpulan lirik lagu erika paz › lirik lagu a razão – érika paz
- kumpulan lirik lagu daniel envy › lirik lagu worth it – daniel envy
- kumpulan lirik lagu lil yachty rio da yung og › lirik lagu 1v1 – lil yachty & rio da yung og
- kumpulan lirik lagu petey miya folick › lirik lagu california (prius edition) – petey & miya folick
- kumpulan lirik lagu gardon s pierre › lirik lagu priye mwen – gardon s. pierre
- kumpulan lirik lagu blagoiblago › lirik lagu кома (coma) – blagoiblago
- kumpulan lirik lagu yung belial › lirik lagu black latex – yung belial
- kumpulan lirik lagu alter ego armenia › lirik lagu գարնան անձրև (garnan andzrev) – alter ego (armenia)